Ertzaintzak eta udaltzaingoek berriz ere areagotu egingo dituzte asteburuan mugikortasunaren kontrola eta osasun-neurrien zaintza

0

Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek berriz ere areagotu egingo dituzte asteburuan mugikortasunaren kontrolak eta COVIDari aurre egiteko prebentziozko osasun-neurrien zaintza.  

Autonomia-erkidegoan eta udalerrietan sartzeko edo horietatik irteteko behar ez diren desplazamenduak saihesteko, eta asteburu osoan zehar, areagotu egingo dira sare nagusiko eta bigarren mailako sareko errepideetako kontrolak.

Polizia-zaintzaren bidez prebentziorako egungo osasun-arauak betetzen direla bermatu nahi da. Araudi berriak Euskadiko herritarren mugikortasuna norbera bizi den udal-barrutira mugatzen du, besteak beste, osasunarekin edo lanarekin zerikusia duten arrazoiak izanik salbuespena.

Mugikortasunaren kontrolak areagotzeaz gainera, polizia-baliabideek zainduko dute maskara behar bezala erabiltzen dela, jende multzoak gehienez ere sei pertsonakoak direla eta pertsonen zirkulazio-askatasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzen duen ordutegia betetzen dela.