Edesa Industrialeko lan-erregulazio txostena adosteko epea akordiorik gabe bukatu da

0

Edesa Industrial ixteko lan-erregulazio txostena negoziatzeko epea atzo amaitu zen, langileekin akordiorik lortu gabe eta jarduera mantentzea ahalbidetuko lukeen eskaintzarik jaso gabe, CNA taldeak jakinarazi duenez.

Horrela bada, hartzekodunen konkurtsoa zuzentzen ari den epaileak Edesa Industial likidatzeko izapideak abiaraziko ditu eta, ondorioz, langile guztiak, 150 inguru, kaleratuko dituzte.

CNAk ohar batean azaldu duenez, “sindikatuek uko egin diote kaleratzeen baldintzak adosteari” eta ez zaie enpresaren jarduera mantentzeko “eskaintza sendorik” iritsi.

Edesa Industrialeko zuzendaritzak esan du orain arteko jarduerari eusteko ahalmenik ez duela, “egungo gastuak eta globalizazioa dela eta”.

CNAk eta Edesak azpimarratu dute “konpainia martxan mantentzeko edozein eskaintza entzuteko prest” jarraitzen dutela.