Latxa ardia genetikoki hobetu nahi dute biziraupena bermatze aldera

0

Euskal Herriko ardi arrazen lehiakortasuna areagotzeko ARDI proiektua abiatu dute euskal ikertzaileek, horien biziraupena bermatze aldera. Izan ere, Pirinioetako esnetarako ardiak mehatxupean daude produkzio sistema intentsiboagoetan erabiltzen diren beste arraza batzuk daudelako.

ARDI egitasmoarekin, hiru arraza horien genetika hobetu nahi dute, horien lehiakortasuna areagotzeko eta horien erabilera eta ustiapena indartzeko.

Proiektuaren beste helburuetako bat elkarlana sustatzea da. Batetik, 40 urtetik gora erabili diren hautaketa programa guztien artean ekintza bateratua bultzatu nahi dute, eta, bestetik, arraza puruak hazten dituztenak elkarte batean bildu nahi dituzte.

Ikerketa, garapena eta berrikuntza izango dira helburuak lortzeko tresnak, eta, besteak beste, balorazio genetiko komuna egin, horren inguruan oraindik aztertu ez diren gaiak aztertu eta Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Europako Elkartea (AECT) sortuko dute horretarako.

Bestalde, proiektuaren bultzatzaileek ardi populazio txikitan (Pirinioetako esnetarako arraza horietan, esate baterako) hautaketa genomikoa ezartzeko dauden arazoak aztertuko dituzte. Gainera, ikerketa soziologiko eta parte hartzaileak egiteko teknikak erabiliko dituzte, artzainen iritziak eta helburuak kontuan izateko.