Legazpin izandako sute batean kea arnasteagatik bi pertsona ospitalera eraman dituzte

0

31 eta 36 urteko bi gizon ospitalera eraman dituzte bart Legazpiko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 02:15 aldera piztu da Arantzazu auzoko etxebizitza batean, koltxoi batek su hartzean.

Bizilagunek eurek amatatu dute sutea. Suhiltzaileek etxea aireztatu dute, eta ez dute eraikina hustu behar izan.

Bi gizonak Zumarragako Ospitalean artatu dituzte.