Hilotz aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan

0

Foruzaingoak gorpu bat aurkitu du Ebro ibaian, Sartaguda (Nafarroa) parean. Antza denez, baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertu zen gizonezkoa izatea.

Apirilaren 5ean, Senegalgo bi pertsona zeramatzan auto bat Ebro ibaira erori zen. Kopilotuak ateratzea lortu zuen, baina gidariak ez, eta desagertuta dago harrezkero.

Hurrengo egunetan, ibilgailua topatu zuten, baina ezin izan ziren barruan sartu, oso sakon zegoelako. Gainera, urak handituta eta indartuta zetozen euriteen ondorioz.