Minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumetan eta % 52koa gizonetan

0
Reception of patients, Onkologikoa Hospital, Oncology Institute, Case Center for prevention, diagnosis and treatment of cancer, Donostia, San Sebastian, Gipuzkoa, Basque Country, Spain

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan minbiziaren biziraupen-tasa % 59koa da emakumezkoen kasuan, eta % 52koa, aldiz, gizonezkoen kasuan. Gainera, Darponek iragarri duenez, hemendik gutxira abian jarriko dute Gipuzkoan zerbix-minbiziaren behaketa-programa (Osakidetzak jada eskaintzen duen bular- eta kolon-minbizia antzemateko programekin batera).

Minbiziaren Aurkako Euskadiko Elkarteek antolatuta, Minbiziaren I. Kongresua egin dute igande honetan Donostian, eta han parte hartu du Darponek. Hitzordu hartan ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Donostiako alkatea, besteak beste, izan dira.

Minbizia izan duten hainbat pertsona ezagunen testigantza zabaldu dute kongresuan, bideo bitartez, tartean Juan Maria Aburto Bilboko alkatearena.

Darponen iritzian, horrelako topaketak “gaixoak, senideak, elkarteak, boluntarioak, medikuak, ikerlariak eta erakundeak biltzeko aukera paregabea da eta, gure artean lagunduta,minbiziaren aurka hobeto egingo dugu borroka”.