Bilbon gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da abuztutik aurrera

0

Bilboko kale gehienetan (% 87) gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da ekainaren 30etik aurrera, eta 50 km/h-koa gainerako kaleetan, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Alfonso Gil Mugikortasun zinegotziak agerraldia egin du gaur Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriaren xehetasunakaurkezteko, eta neurri horrek Europan parekorik ez duela azpimarratu du.

Plana burutzeko hiru urte behar izan dituztela eta dokumentuaren lanketan «milaka lagunek» hartu dutela parte esan du, tartean herritarrak, merkatariak eta elkarte ezberdinetako ordezkariak.