Pertsona bat trenbidera erori da Bilboko metro geltokian

0

Pertsona bat zauritu egin da gaur Bilboko Metroko Moyua geltokian, gurpildun aulki elektriko batetik trenbidera erorita. Ezbeharra 11:52 aldera gertatu da.

Handik gutxira tren bat iritsi den arren, gidariak frenatzea lortu du, eta ez du harrapatu.

Zauritua ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek. Metroa normaltasunez dabil berriz ere, zerbitzua bertan behera utzi ostean.