Zortzi autok talka egin dute N-1ean, Villabona parean

0

Zortzi autok istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Bidea itxi behar izan dute ibilgailuak errepidetik kentzeko, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:40an jazo da, Irungo noranzkoan, inguru horretan laino itxia zegoela. Zorionez, ez da inor zauritu.

08:15 aldera, errepidea itxi dute bidea garbitu (olioa zabaldu da) eta istripua izan duten ibilgailuak bidetik kentzeko. Ondorioz, lau kilometroko ilarak sortu dira.

09:30ean zabaldu dute berriro.