Txirrindulari bat hil da Bilbon, kamioi batek harrapatuta

0

Kamioi batek txirrindulari bat harrapatu du gaur goizean Bilbo erdigunean eta, ondorioz, 46 urteko emakume bat hil da.

Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, harrapaketa 08:55ean gertatu da Autonomia eta Sabino Arana kaleek bat egin duten tokian.

Antza denez, kamioiak Basurtura bidean zihoan txirrindularia aurreratu du. Gero, eskuinera egin du kamioiak eta emakumea harrapatu du. Gidariak esan duenez, ez du ikusi. Ondorioz, txirrindularia kamioiaren azpian harrapatuta gelditu da.

Udaltzainak, suhiltzaileak eta osasun langileak istripuaren tokira joan dira.

Suhiltzaileek erreskatatutakoan, txirrindularia Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri, baina bertan hil da.