Bost pertsona intoxikatu dira Lekunberrin, karbono monoxidoa arnastuta

0

Bost pertsona intoxikatu dira astelehen goizaldean Lekunberrin, karbono monoxidoa arnastuta. Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude egoera larrian.

00:30ak aldera jaso zuen abisua Nafarroako larrialdietako zerbitzuak, eta berehala hurbildu ziren lekura. Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, ospitalean ingresatuta dauden pertsonen egoera ez da larria. Bost pertsonetatik bat adin txikikoa da.

Antza denez, egurra erretzen duen tximiniarik gabeko berogailu baten monoxidoa arnastu dutenean intoxikatu dira.