Sutea izan da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan

0

Sutea piztu da Amurrioko Tubos Reunidos enpresan goizean, 08:30ean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, enpresa horretako biltegian zeuden kable batzuek su hartu dute, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Ezbeharraren ondorioz, langile guztiak enpresatik atera behar izan dituzte, sua itzaltzeko. Suhiltzaileak ez ezik, Udaltzaingoa ere joan da sutea piztu den lekura.

Aipatu iturriak zehaztu duenez, ez da inor zauritu, eta oraindik ez dakite suak zenbaterainoko kalteak eragin dituen. Dagoeneko itzali dute sua.