75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta saiakera batean

0

75 urteko emakume bat zauritu zuten atzo Gasteizen, horren etxeko atarian izandako lapurreta saiakeran bi gizon gaztek bortizki egin zioten erasoan.

Erasoa 16:30 inguruan gertatu zen Aranbizkarra auzoko Hortaleza kalean.

Antza denez, bi gazte atarian sartu ziren emakumeari poltsa lapurtzeko asmoz. Erasotzaileekin izandako borrokan, hainbat kolpe jaso zituen, eta odoljarioa eragin zioten.

Emakumea bere kabuz joan zen Santiago Ospitalera, eta bertan ospitaleratu zuten, egoera kritikoan.