Bertan behera utzi dute Tubos Reunidosen kotizazioa

0

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bertan behera utzi du Tubos Reunidosen kotizazioa «kautelaz eta berehala», «enpresari eragiten dion informazio garrantzitsu bat zabaltzen duten bitartean».

Burtsa zabaldu aurretik utzi dute bertan behera kotizazioa; izan ere, bankuek konpainia erreskatatzeko asmoa dute, hainbat hedabideren informazioen arabera.

Tubos Reunidosen akzio bakoitzeko balioa 0,234 eurokoa zen atzo, astelehena.