Txikimusika, familiartean musikaz gozatzeko aukera igandean Hondarribiako Kirol Kaian

0

Datorren uztailaren 14an Txikimusika Jaialdiaren edizio berri bat izango dugu, Kirol Kaian hain zuzen ere. Aurkezpena gaur egin da Kirol Kaian, eta han izan dira Juan Luis Silanes Kultura zinegotzia, Ainara Rubio eta Pia Alzaga Txikis del Bidasoa taldekoak, baita Oriol Ruiz Cabestany ere, Euskadiko Kirol Portuetako ordezkaria.

“Joan den maiatzean Kasino Zaharrean egin behar genuen ekitaldia da, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan genuena” esan du Silanes zinegotziak. “Seigarren urtez lankidetza mantentzen dugu Txikis del Bidasoa taldearekin, orain arte oso emaitza onak izan dituena”.

“Urteroko formatoa aldatu egin dugu. Musika izango da protagonista aurtengoan” dio Pia Alzagak. “Kirol Kaian Bilbotik datorren ‘Anita y los peleles’ taldearen musikarekin eguna amaitzeko. 60. hamarkadado rock, swing eta antzeko musikak eskaintzen dituen taldea da, beti  ere familiei begira. Pena mereziko du” esan du Pia Alzagak.

“Arratsaldeko 19:00etan izango da, uste baitugu aukera egokia dela hondartza jardunaldia igaro ondoren musika onarekin eguna amaitzea” dio Ainara Rubiok.

Txikis del Bidasoa eta Ezmugak elkarteak dira, Udalarekin batera, jaialdiaren sustatzaileak.