Donostiako Emakumeen Etxeko ikastaroen izen-ematea online da eta irekita dago

0

Dena prest dago Emakumeen Etxean 2019-20 ikasturteari hasiera emateko. Zaintzak, artibismoa, genero teoria, indarkeria, norbere autonomia eta kulturaniztasuna lantzen dituzten tailer eta ahalduntze taldeak martxan jarriko dira laster. Momentuz, izen-ematea irekita dago irailaren 9tik 20ra bitartean.

Eskaintza osoa esteka honetan dago: urteroko literatura, brikolaje, klown edo autodefentsa feminista tailerrak eskeintzen dira, eta berriak diren beste batzuk: “emakumeak eta pentsamendua” tailerra edo lelo feministak lantzeko plastika tailerra.

Ikastaroetan plaza baino eskaera gehiago jasotzekotan, plazak zozketatuko dira, eta ondoren eskaera egin dutenei jakinaraziko zaie. Plaza guztiak konfirmatu beharko dira, berriro ere online sisteman noreber datuak sartuta. Norbaitek arazoak baldin baditu bere kabuz izena emateko, Emakumeen Etxera jo dezake laguntza bila 10:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera. Ikastaro guztiak doakoak dira, baina aurrez abisatu gabe hiru aldiz kale egiten dutenek plaza galduko dute, eta ikastaro berrietan urtebetez parte hartzeko aukera ere galduko dute.

Online izena emateko, Udaleko web orriaren bitartez edo Emakumeen Etxeko web orriaren bitartez sartu daiteke.