2019-2020 DK ikastaroak : parte hartzeko matrikulazioa irailaren 9an hasiko da

0

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroetan matrikulazioa irailaren 9an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Izen emateak egin daitezke bai kultur etxeetan baita www.donostiakultura.eus helbidean ere, irailaren 27ra arte.

Jendaurreko zerbitzuak erabat zabalik egongo ez badira ere, Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoeta Estadioan (Xanti jatetxearen aurrean) duen ohiko egoitzan egongo da aukera Donostia Kulturako ikastaroen matrikulazioa egiteko. Astelehen arratsaldetik aurrera, matrikulazioak egiteko bakarrik irekiko da hiru astez beheko solairu berria.

Matrikulazioaren ordutegia honakoa izango da Ernest Lluch Kultur Etxean: irailaren 9an 16:00etatik 20:00etara, eta 10etik aurrera, eta 27ra arte, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Eskaintza eta deskontuei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke Donostia Kulturako webgunean, sareko kultur etxeetan eta hiriko beste guneetan aurki daitezken esku paperetan.