VI. Bizikletada Donostiako kaleetan zehar

0
Foto Arizmendi.

Aurtengo VI.Bizikletada gaur ospatu da Gipuzkoako hiriburuko kaleetan.

Bertan hiriko hainbat institutu eta ikastetxetako 1.000 ikasleek parte hartu dute. Gazteak bizikletaz, 10 kilometro, ibili dira Donostiako kaleetan zehar. Beraiekin batera Greta Thunberg aktibista buru duen Fridays for Future_Donostia nazioarteko mugimenduaren hainbat kide arituko dira.

Aurten, lehen aldiz, txirrindulari beteranoek ibilaldi honetan parte hartuko dute, «Klima aldaketak guztioi eragiten digu, 0tik 100era eta +» leloa daraman pankarta eramanaz.

Ekimen hau Europako Mugikortasun Jasangarriaren astearen barruan kokatzen da. Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, irailaren 16a eta 22a bitartean.