‘Zeroville’ pelikula lehiaketaz kanpo proiektatuko da Zinemaldiko Sail Ofizialean

0

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, James Francok zuzendutako Zeroville filma lehiaketaz kanpo proiektatuko da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean.

Pelikula honek ezingo du Urrezko Maskorra lortzeko lehian sartu, Errusiako zinema-aretoetan estreinatu baitute 67. Donostia Zinemaldian eskaini baino egun batzuk lehenago.

Hasieran, Zeroville filmaren produktoreek Zinemaldiaren araudiaren arabera inskribatu zuten filma lehiaketan. Araudi horrek dio film luzeek, lehiaketa ofizialean sartzeko, estreinatu gabeak izan behar dutela beren jatorrizko herrialdetik kanpo (kasu honetan, AEB). Alabaina, filma Errusian estreinatu dute Zinemaldia hasi baino astebete lehenago eta, ondorioz, ezin izango da Urrezko Maskorra irabazteko lehian sartu.