Bizkaiako kirolaren arloko teknikarien trebakuntzarako beken deialdia onetsi dute

0

Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol kluben eta elkarteen pertsonal teknikoaren prestakuntza-maila hobetzeko asmoz, Foru Aldundiak aurtengo ekitaldian kirolaren arloko teknikarien trebakuntzarako beken oinarri arauemaileak eta deialdia onetsi ditu.

Foru Erakundearen ustez interes publikokoa da, kirol-sistemaren funtzionamendua hobea izatearen ondoreetarako, kirolaren arloko teknikarien prestakuntza eta teknikari horien kasuan kasuko arloetako gaitasun-maila  laguntzea. Dekretu honen bidez zati baten finantzatuko dira kirol-ikasketetara sartzeko frogaren gastuak eta matrikula. Aldundiak  ondore horretarako jarri duen munta 30.000 euro da.

Beka hauen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoan etenik gabe 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera erroldatuta dauden pertsonak. Halaber, pertsona eskatzaileek  erregimen bereziko  kirol-ikasketen prestakuntza edo aldi iragankorreko kirol-prestakuntza jarduerak gainditu beharko dituzte 2019ko irailaren 11ren eta  2020ko irailaren 10aren artean.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 18ra artekoa izango da, biak barne.