Donostiako Udalak Tomas Albari omenaldia egingo dio

0

Irailaren 28an, larunbata, Donostiako Udaleko zinegotzi zenTomas Alba Irazusta erail zutela 40 urte beteko direla eta, 12:00etan, Udalbatza Aretoan omenaldi bat egingo dute bere oroimenean.

Tomas Alba 1979ko irailaren 28aren gauean erail zuten garai horretan Donostiako auzoa zen Astigarragan, 42 urte zituela eta hiriko Udalaren HBko zinegotzi zela. Hilketa Batallon Vasco Español talde terroristari leporatu zitzaion.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.