Donostiako Kontadores Gazte Zentroak IV. Mikroantzerki Maratoia antolatu du

0

Gipuzkoako hiriburuko gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki amateurra bultzatzea xede, Kontadores Gazte Zentroak berriz ere Mikroantzerki Maratoia prestatu du.

Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.

IV. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2019ko urriaren 1etik azaroaren 7ra arte dago zabalik, biak barne. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu eta deskargatu ahal da Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus).

Epaimahaiak hiru pieza hautatuko ditu, eta epaimahaiaren erabakia 2019ko azaroaren 15ean argitaratuko da. Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta IV. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Gazte Zentroan 2019ko azaroaren 30ean.