Gorpu bat aurkitu dute Gorbeian, desagertutako mendizalearen bila ari diren kideek

0

Gaur eguerdian, 13:00 aldera, astelehenean Gorbeian desagertutako mendizalearen bila ari diren erreskate taldeetako batek gorpu bat aurkitu dute Itxina deituriko aldean.

Baliteke desagertutako gizonaren gorpua izatea, baina oraindik ez dute egiaztatu.

Jose Miguel Etxeandia lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.