Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu Forondak datorren urtean

0

Datorren urteari begira, martxotik aurrera Forondako Aireportuak Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko dituela adierazi du Ryeanair aire-konpainiak.

Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du; izan ere, Tenerifeko hegoaldean Ryanair aire-konpainiak jarduteari utziko dio.

Horrek udako 17 zerbitzu berri aurreikusten ditu, bai eta 3 lotura berri ere; besteak beste, aipatutako Gasteizetik Malagarakoa. Hala zabaldu du konpainiak, ohar bidez.

Forondako ibilbide berri hau Ryanairrek Gasteizetik dagoeneko eskaintzen dituenei gehituko zaio; hain zuzen ere, Sevillarako, Palmarako, Milanerako eta Koloniarako hegaldiak eskaintzen ditu egun.