Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak herrialde gehienetan atzeraldi ekonomikoa izango dela jakinarazi du

0

Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari berriak, Kristalina Georgievak, «munduko ekonomia atzeraldi sinkronizatuan sartu» dela ohartarazi du. Zehazki, munduko herrialdeen %90 atzeraldi ekonomikoan sartuko direla aurten esan du.

Ekonomialari bulgariarrak esan duenez, «geldialdia orokorra da eta, ondorioz, aurten azken hamarkadako hazkunderik motelena izango dugu; zenbakiek egoera konplexua aurreikusten dute», erantsi du.

NDFk eta Munduko Bankuak astebete barru egingo dute urteko batzar nagusia. Nazioarteko ekonomia ministroek eta mundu osoko banku zentraletako zuzendariek hartuko dute parte bileran eta orduan emango dituzte datu zehatzagoak.