Espainiako Itsas Agintaritzak, azkenean, ‘Aita Mari’ erreskate-ontziari Mediterraneoan itsas laguntza humanitarioa emateko baimena eman dio.
Erreskate-ontzi bihurtutako atunontzia asteazkenean abiatuko da Pasaiako portutik arropa, mantak eta higiene-materialarekin. Guztira, zazpi tona daramatza.
Material humanitarioa urriaren 2an ontziratu zuten, eta prest daude bidaiari ekiteko. Gehienez, 15 tripulatzaile eramango dituzte: zazpi marinel, hainbat boluntario eta kazetariren bat.