Haurrentzako «Argi bat, hamaika itzal» tailer musikatua martxan da

0

Gurasoek euren 0-5 urteko haurrekin argia eta itzalekin jolasean ibiltzeko «Argi bat, hamaika itzal» izeneko tailer musikatuan parte hartzeko izen emate epea zabaldu da.

Lalala Soinu Gelarekin elkarlanean, tailerra urriaren 26an eskainiko dute. Musika zuzenean entzuten duten bitartean, itzalekin jolastuko dute. Haurrek, beraiekin datorren helduaren laguntzarekin, gustukoen duten irudiaren itzala sortu eta dantzan jarriko dute musikaren erritmora.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta urriaren 10etik 17ra bitartean izango da.