I. Bilboko Petronor Eko Rallya iritsiko da bihartik aurrera

0

Urriaren 11n, 12an eta 13an 47 ibilgailuk I. Bilbao Petronor Eko Rallyan hartuko dute parte.

Ibilgailu den-denek 640 kilometro egin beharko dituzte guztira, tarteka Euskadiko mugak ere zeharkatuz. Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta horrela, Bilboko eremu hau automobilaren erabilera eraginkorra sustatzea xede duen ekitaldi honen erdigune bilakatuko da, publiko guztientzat antolatuko diren hainbat jardueraren bitartez.

Eko rallya ibilgailuen eraginkortasuna baloratzea xede duen lehiaketa da, eta horretarako, ibilgailuek erregulartasuna eta kontsumo baxuak puntuatzeko ibilbidea egin behar dute. Hartara, batez besteko abiadura jakin batzuei eusteko gaitasuna neurtzen da, baita guztizko kontsumoa ere, amaierako sailkapena bi parametro horien arabera taxutuz. Hortaz, ingurumenaren aldeko konpromisoa eta lehiarekiko zaletasuna eskutik helduta dituen noegahiagoka da, motorraren zaleen gozamenerako.

Bilbao Petronor Eko Rallya Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak (Real Peña Motorista de Vizcaya) antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean. Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkartea 1923an sortu zen, eta harez geroztik motorraren munduko bilakaeraren eta berrikuntzaren protagonista izan da. Orain, rally hau antolatzeko erronkari heldu dio, IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen, hau da, garraioek eragindako kutsadura murrizteko energia alternatiboen erabilera sustatzen duen erakundearen laguntzarekin.