Eusko Jaurlaritzak Irizarrek Suitzan duen autobus elektrikoaren proiektuaren alde egin du

0

Schaffhausen hiri suitzarra bisitatu zuten atzo Eusko Jaurlaritzako kideek. Bertan, Irizar Taldeak lehiaketa publikoa irabazi du, 15 autobus elektriko ie tram-ez hornitzeko.

Euskal ordezkaritzak proiektuari emandako laguntza funtsezkoa izan daiteke; izan ere, nahiz eta Irizarrek lehiaketa irabazi, lehiaketa hori azaroaren 17an hirian egingo den erreferendum baten bidez onartu behar da.

Irizarrek irabazitako kontratua Schaffhausengo garraio publikoa elektrifikatzeko proiektu handiago baten parte da. Horretarako, bigarren elektrifikazio-faserako deialdia egingo da, 2022-2027rako. Autobusen kopurua 47 ibilgailura arte handituko da, karga azkarreko 20 estazioetara arte eta gordailuan kargatzeko 51 estazioetara arte.