Donostiako Udalak Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekintzekin bat egin du

0

Aurreko urteetan bezala, Donostiako Udalak gaur ospatzen den Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen diren ekintzekin bat egitea erabaki du.

Azkeneko bi urteetan ZERO Pobrezia Donostia plataformak hauxe salatu du urriaren 17an ospatzen den Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan: migrazioa-krisia deritzonaren azpian, sistema sozioekonomikoak sortutako zibilizazio-krisia dago, eta horren ondorioz, milioika pertsona migratu beharrean aurkitzen dira, ezinbestean.

Aurtengo egitaraua ere aurreko edizioen ildotik joango da baina fokua emakume migrantearengan jarriko da. Emakume horien arteko gehienek, beren nahiak eta kualifikazioa direnak direla, irtenbide bakarra aurkitzen dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea.