“Izan-Be digital” ikastaroa azaroaren 4ean hasiko da

0

Datorren azaroaren 4ean hasiko da herritarren trebetasun digitalak hobetzera bideratutako «Izan-Be digital» izeneko ikastaroa.

Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean (130 ordu) lan merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean (15 ordu), aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da.

Hain zuzen ere, azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Eskolak goizez izango dira,  09:30etik 14:30era.

Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da; aldez aurretik, urriaren 29a baino lehen. Izena emateko eskaera-orria Urola Kostako Udal elkartearen web gunean jaitsi daiteke edo harreran jaso.