Literaktum 19 jaialdia Bernardo Atxagak zabalduko du

0

Donostiako  Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa Bernardo Atxagarekin hasiko dela jakinarazi dute.

Idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. Egilearen arabera azkena izango den nobela aurkezteko Peio Elzabururen laguntza izango du.

Gainera, aurreko asteburuan, azaroaren 8an (16:00-20:00) eta 9an (10:00-13:00), Atxagak ikastaroa emango du euskara Ernest Lluch Kultur Etxean: Nola jarri zintzarria katuari.

Matrikulazioa Donostia Kulturaren webgunean egin daiteke (ikastaroen matrikulazioa) eta kultur etxean bertan (astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00)