Agustín Sánchez Lavegak David Bates 2020 domina jaso du

0

Agustín Sánchez Lavega astrofisikoak European Geophysical Union-eko David Bates domina jaso du. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatuko katedraduna dena, sari hau jasotzen duen Espainiako lehen zientzialaria da.

European Geophysical Union-eko (EGU) Zientzia Planetarioen eta Eguzki Sistemaren Sailak banatzen du, eta aipatu arlo horietan ekarpen bikaina izan duten zientzialariei ematen zaie.

Domina emateko ekitaldia EGUko Asanbladan, 2020ko maiatzean izango da. Zeremoniaren ostean sarituak hitzaldi bat eskainiko du.