Ruper Ordorikak Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko diska argitaratu dute

0

“Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian” izenburua duela, Ruper Ordorikak Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko hiru kontzertuetatik ateratako abestiekin osaturiko bilduma bikoitza da argitaratu dute.

Edizio mugatuko kutxa berezia da honakoa. Binilo euskarrian plazaratua, bakarrik 500 ale argitaratu dira.

Kafe Antzokiak martxan jarri duen egitasmo berria da Kafe Antzokiko Soinuak, musika eta artelana batuz, binilo euskarrian edizio mugatuko lan bereziak plazaratuko dituen zigilua.