‘Jarri joko bat zure bizitzan’ erakusketa bueltan da

0

Gabon garaia heltzearekin batera, Donostia Gazteriako Gros Haurtxokoak eta Gaztelekuak antolatzen duten ‘Jarri joko bat zure bizitzan’ izeneko erakusketa itzuliko da.

Ekimen horren bitartez, gurasoek merkatuan dagoen eskaintza ezagutzeko aukera izateaz gain, seme-alabekin jolastu ahal izango dute. Gainera, joko eta jostailuetan adituak diren hainbat entitateren eta denden laguntza izango dugu.

Helburu nagusia jolasteak pertsonen garapenerako eta guraso eta seme-alaben arteko harremanerako tresna gisa duen garrantziaz kontzientzia hartzea da.

Ekimena haur, gazte, guraso eta hezkuntzarekin harremana duen edozein eragileri zuzentzen zaio.