Juan Gómez-Juradoren ‘Loba Negra’ eleberriaren aurkezpena egingo da Bidebarrieta Kulturgunean

0

Datorren asteartean, azaroaren 19an, Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak Juan Gómez-Jurado idazlearen ‘Loba Negra’ liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du.

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arteGorka Rojok aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

20 argitalpenek erakusten duten bezala Reina Roja lanak lortu duen arrakasta handiaren ondoren, Juan Gómez – Juradok Loba Negra argitaratu du orain, Antonia Scotten eta Jon Gutiérrezen sagako beste thriller bat. Loba negraren abiapuntua Eguzkiaren Kostaldea da, erailtzeko mehatxua jaso duen eta mafioso errusiar baten emaztea den Lola Morenoren bilaketa du ardatz. Bilatzaileak Jon eta Antonia dira.