Langile bat hil da Abantoko Sercrisa enpresan lan istripuz

0
Fotografía: Alberto Fernández.

Gaur goizean langile bat hil da Abanton kokatutako Sercrisa enpresan, metalezko habe batzuk gainera erorita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, itripua 09:55 aldera gertatu da, San Lorenzo auzoko enpresan; antza denez, 37 urteko langilea garabi bat manipulatzen ari zen, eta habeak gainera erori zaizkio.

Osasun zerbitzuek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.