Tabakaleran proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldia

0

Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia egin du Tabakalerak. Honen helburua Euskal Autonomi Erkidegoan bizi den artista edo kultur eragile bati, bertatik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.

Egonaldiak arte-proiektuak bertan garatzen hasteko nahiz martxan dauden ekoizpen-proiektuak Tabakaleran jarraitzeko izango dira, proiektua edozein formatu edo arte-alorretakoa dela ere.

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.

Deialdira aurkezten diren proposamen guztietatik, proiektu bat aukeratuko da. Egonaldia 2020ko iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.