Ryanairren ekipaje-politika baliogabetuta geratu da

0

Madrilgo epaitegiak Ryanair zigortu du, eskuko maletarekin eta poltsa batekin bidaiatzen zuen tarifa estandarreko bidaiari bati gehigarri moduan kobratzea Europako zuzentaraua urratzen duen “abusuzko” neurria delako.

Epaileak konpainiari klausula hori bertan behera uzteko eskatu dio, eta “kabinan behar bezala garraiatu” daitekeen poltsa bat zeraman bidaiariari kobratu zizkion 20 euroak itzultzera behartu du. Era berean, “aurreko eserlekuaren behealdean kokatu daitekeen tamaina txikiko poltsa” eta “arropa zein gainerako objektuak daramatzaten maleten eta motxilen” arteko bereizketa egitea eskatu dio.

Urtarrilaren 25ean Madril-Brusela arteko hegaldi batean suertatu zen. Auzi-jartzaileak adierazten duen bezala, lehorreko tripulazioak eskuko ekipajeagatik 20 euro ordaintzera behartu zuen, bere hegazkin-txartela ‘priority’ tarifarekin–poltsa bat eta gehienez 10 kiloko maleta onartzen duenarekin– ez zetorrelako bat”.

Epaitegiaren arabera, konpainiek haien zerbitzuen tarifak libreki ezartzea ahalbidetzen duen Europar Batasuneko araudiak ez du jokabide hori babesten. Epailearen ustez, Ryanairrek “abusuzko” neurria hartu zuen, eta “bidaiariak legez aitortuta dituen eskubideak murriztu zituen “.