‘Aita Mari’ ontzian zeuden migratzaileak Sizilian lehorreratu dira

0

‘Aita Mari’ ontziak ostegunean Catania inguruan erreskatatu zituen 78 migratzaileak Siziliako Pozzallo portuan lehorreratu dira azkenean.

Itsasontzia 10:00ak aldera iritsi da portura, eta ontzian zihoazen 78 pertsonak lehorreratzen hasi dira.

Lehen erreskatatuek 11:20 inguruan zapaldu dute lurra, Finantza Guardiako kideek, militarrek eta Gurutze Gorriak lagunduta.

Joan den igande gauerdian eman zuten Italiako agintariek baimena ‘Aita Mari’ ontziak Mediterraneoan erreskatatutako 78 pertsonak lehorreratzeko Pozzallon, Sizilia hegoaldean, euskal itsasontzia zegoen lekutik 26 itsas miliara.