2019an Euskadin trafiko-istripuetan hildako 51 pertsonetatik ia % 60 kolektibo zaurgarrietakoak ziren

0

20198an 51 pertsona  hil dira Euskadiko errepideetan eta kaleetan izandako trafiko-istripuen ondorioz: horietako 36 gidariak ziren (16 motor-gidariak, 19 auto-gidariak edo beste ibilgailu batzuen gidariak eta 1 bizikleta-gidaria), 2 autoko bidaiariak eta 13 oinezkoak.

Lurralde Historikoen araberako banaketari dagokionez, 19 pertsona hil dira Gipuzkoan, 10 Araban eta 22 Bizkaian.

Bestalde, 425 pertsona zauritu larri izan dira (2018an baino 16 gutxiago).

Aurten erregistratu diren istripuen kopuruari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuta igoera moderatua izan da. Abenduaren 26ra arte guztira 8.167 istripu erregistratu dira (2018an baino 332 gehiago).