Athletic zaleak batuta azalduko dira

0

2019an Athletic Clubeko zazpi peña ofizial inauguratu ziren: Peña Athletic Club Novelda (Alacant), Peña Aurtenetxe (Bilbo), Peña Somos Diferentes (Madril), Peña Athletic de Sanlúcar de Barrameda (Cadiz), Peña Athletic Zaleak (Laudio), Peña Txanberiko Lehoiak (Madril) eta Peña Athletic Sadie Contigo (Ourense).

Inauguratutakoez gain, beste hiru peñek ere aurkeztu dituzte Athleticeko familiakoak izateko behar diren agiriak: Peña Denon Athletic (Bilbo), Peña La Catedral de Yepes (Toledo) eta Peña Athletic Club Manizales (Kolonbia). Inaugurazio ofizialaren zain, mundu osoan zehar banatutako 465 peña zurigorriri batu zaizkie dagoeneko.

Martxoan Noveldako Peña Athletic Cluben txanda izan zen. Dagoeneko denbora bat zeraman martxan, eta norabide onean, baina egutegiaren kasualitateek eta Alacanteko taldeak elitetik ez agertzeak ofizialtasuna atzeratu zuten. Ia 300 pertsona elkartu ziren bere egoitzan, eta beste lehoi ohi bat ere joan zen, David Lopez, hain zuzen ere Noveldako futbol taldean aritu zena. Berarekin batera izan ziren Aitor Elizegi presidentea, Carlos Gurpegi eta Manu Delgado.