Bilbao Athleticek irri egin du berriz Lezaman

0

Joseba Etxeberriaren mutilek 1-0 irabazi diote Deportivo Alaves B taldeari eta garaipenarekin egin dute topo berriro etxean.

Bilbao Athleticek garaipena lortu du Lezaman, bigarrena jarraian ligan, Deportivo Alaves B taldeari 1-0 irabazita Bigarren B Mailako II. multzoan.

Partida joko erritmo altuarekin hasi da. Intentsitate handia bi taldeetan, eta agian Alaves indartsuago batekin, partidako lehena 13. minutuan izan baitu Paulinoren bitartez. Bikain erantzun du Ezkietak, erdilari txuri-urdinaren jaurtiketa kornerrera desbideratuz. Joseba Etxeberriaren mutilek baloiaren jabetza eskuratu dute apurka-apurka, baina zehaztasuna falta izan zaie atzean sendo ibili den Alavesen aurka. Zaila zirudien babazorroen defentsa zulatzea, harik eta 20 minutua igaro ondoren, Guruzetak, ondo borrokatutako baloi luze baten ondoren, Artolari eman eta honek, jaurtiketa sendo batekin eta baloiak Alaveseko atzelari batean jo ondoren, Aritzek defendatutako atea gainditu duen arte. Bigarrena izan du Morcillok hamar minutu geroago, partidan zehar oso aktibo baina ez oso egoki golari dagokionez. Bere jaurtiketa, ordea, Primik urrundu du kornerrera. Victor San Bartolomek ere izan du Vencedorren erdiraketaren ondoren eta abagune argiena Imanolena izan da, baina Alaveseko atezainak ondo gelditu dio berarekin izandako buruz burukoa. Hala ere, Arabako taldea izan da lehen zatiko azkena izan duena Primiren burukada baten bidez.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, Alavesek erasora jaurti eta bi minuturen buruan izan du lehen aukera. Berriro ere Primi, baloia gutxigatik gora errematatuz. Gasteizko taldeak arrisku handia sortu du gaurkoan geldikako jokaldietan. Min egiten saiatu dira Guruzeta eta Imanol, baita Morcillo ere, baina bere tiroa zutoin ondotik joan da kanpora.

Alaves bat gutxiagorekin geratu da 71. minutuan, Abdellahik bigarren txartel horia ikusi ondoren. Bi gehiago izan ditu Bilbao Athleticek partidaren amaieran, Artolarenak biak, markagailuan zuen aldea handitzeko, baina bikain ibili den Aritzek ez dio erdilari zuri-gorriari bere golen zerrenda handitzen utzi. Joseba Etxeberriaren mutilen garaipen fidagarria goiko postuetara lotuta jarraitzeko. Datorren astean Lezaman errepikatuko dute, Haroren aurka.