Dani Garciak minutu guztiak jokatu ditu lehen itzulian

0

Dani Garciak lehen itzuliko minutu guztiak jokatu ditu aurten. Abuztuan liga hasi zenetik, hamaikakoan izan da beti eta ez dute inoiz ordezkatu. 19 partida eta 1710 minutu.

Lorpena ez da batere ohikoa talde zuri-gorrian. Izan ere, azken zortzi denboraldietan lehoi bakar batek ere (atezainak kenduta) ez du lortu lehen itzuli osoa hasieratik amaierara osatzea. Unai Nuñezek 17 partida oso jarraian jokatu zituen (1530 minutu) 2017-2018 denboraldia hasi zenetik, Athleticekin debuta egin zuen denboraldian. Iturraspe da hurrengoa, 1530 minuturekin, 2014-2015 denboraldian.

2010-2011 denboraldian, ordeak, Andoni Iraolak 24 partida jokatu zituen jarraian liga hasieratik, 2.160 minutu.