Euskaletxeak.eus webguneak irudi berria du

0

Euskaletxeak.eus atariak urrats berriak emanez eta bere itxura eraberritu eta eduki berriak emendatuta bere artxibo dagoeneko aberatsei bukatu du 2019. urtea. Batetik, diseinu aldetik hobetuz eta webgunea erakargarriago eta erabilerrazago eginez eman ditu pausoak; eta horrekin batera, 3.073 irudi berri sartuz aberastu du abenduan bere argazki eta irudi artxibo digitala, material hori eskuragarri ipinita orrialdean sartzen diren erabiltzaile eta interesatuentzat. Webguneak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez funtzionatzen du, eta erregistratzeko aukera ere eskaintzen du (iruzkinak uzteko eta informazioa uzteko balio du, besteak beste).

Artxibo digitalari egindako ekarpen berria Diasporako euskaldunek eta Euskal Etxeek emandako laguntzari esker izan da posible. Jakina denez, webguneko artxibo digitalak diasporako zentruek egiten dituzten ekintzetako irudiak biltzen ditu, egungoak eta iraganekoak. Errazaga topatzeko, irudiak bilduma, herrialdea, kategoria, euskal etxea, erabiltzailea eta etiketaren arabera daude sailkatuta.

Webguneak honako atalak baitaratzen ditu::

Euskal etxeen aurkibidea: Jaurlaritzaren aurrean erregistratuta dauden Euskal Etxeen aurkibidea
Artxibategi Digitala, gure diasporako 38.964 irudi biltzen dituen artxibo digitala
Oroimen historikoa: eskuragai Urazandi digitala bildumaEuzkadiren Prentsa BulegoaEuskaldunak Prentsa Amerikarrean digitalizazio lana eta Habanako AVNB euskal etxeko artxibo digitalizatuak
Berrien saila (Non zer berri), munduko euskal etxeek eta Eusko Jaurlaritzak sartutako berriak
Buletin digitalaEuskal Etxeak buletin digitalarekin