Bereziartua sagardotegiak 150. urteurrena ospatuko du

0

Ostegunean, urtarrilaren 9an, Bereziartua sagardotegiak bere 150garren urteurrena ospatuko du, 19:00etan hasita, Bere-Aran baserrian. Bertan Bereziartua sagardotegiko sagardoaren historia erakutsiko da musika eta bertso giroan. Omenaldi eta momentu bereziak biziko dira eta laister irekiko den txotx denboraldiko sagardo berria dastatzeko aukera ere izango da.