Rahm, PGAko hamargarren postuan dago jada

0

Jon Rahmek hamargarren postuan amaitu du Sentry Tournament of Championship txapelketa, PGAko denboraldiko lehena. Irabazlea, Justin Thomas estatubatuarra izan da.

Txapelketa hau, iaz PGA zirkuituan gutxienez garaipen bat lortu zuten jokalarientzat soilik izan da, eta hamargarren postuan amaitu du Barrikakoak. Hirugarren postuan ere egon da txapelketan zehar, baina azken egunean zulo bat soilik bukatu du parearen azpitik, beste guztietan parean geratu delarik. 284 (-8) kolpeko txartelarekin amaitu du txapelketa.