Zazpi ibilgailuren arteko talka AP-8an, Orion

0

7:55ean istripu anizkoitza izan da zazpi ibilgailuren artean AP-8 errepideko 35. kilometroan, Orioko zubiaren parean.

Ezbeharraren ondorioz, istripua izan duten ibilgailuetako lau bidaiari Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte, zauri arinak eginda.

Ezbeharrak auto-ilarak eragin ditu Bilborako bidean.