Liverpool FC – Athletic Club U23, zuzenean

0

Athletic Cluben 23 urtez azpiko taldeak partida erakargarria jokatuko du arratsalde gaba partean Ingalaterran, Liverpool FC-ren aurka. Premier League International Cup-eko ligaxkako hirugarren eta azken partida izango da eta 20:00etatik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Cluben Youtubeko kanalean*.

Seigarren edizio honetan, Bilbao Athletic eta CD Basconia taldeetako jokalariz osatutako 23 urtez azpiko Athletic Clubek bana berdindu zuen Wolverhampton Wanderersen aurka bere zelaian (2. jardunaldia), eta ezin izan zuen punturik lortu PSG-ren aurkako estreinaldian.

Joseba Etxeberriak 18 jokalari sartu ditu deialdian redsen aurka aritzeko: Ander Iru, Jesus Areso, Jon Rojo, Daniel Vivian, Javier Murua, Julen Bernaola, Jon Guruzeta, Victor San Bartolome, Iñigo Baque, Andoni Tascon, Antonio Jesus Salado, Ander Lorente, Julen Agirrezabala, Imanol Garcia de Albeniz, Unai Vencedor, Oier Zarraga, Juan Artola eta Jon Morcillo.

*Emisioa Euskal Autonomia Erkidegoan eta gainontzeko Estatuko lurraldeeetan ikusi ahal izango da bakarrik (gainontzeko tokietatik ikusteko, Liverpool FC TV-ren bitartez)