Eusko jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak enpleguaren inguruko eta gizarteratzearen eta laneratzearen inguruko euren politikak koordinatzen dituzte

0

Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur, lankidetzarako erakunde-mailako protokolo bat sinatu dute Gasteizen. Protokolo horri esker, Arabako lurralde historikoan enpleguaren inguruko eta gizarteratzearen eta laneratzearen inguruko politikak abian jartzeko koordinazio eta osagarritasun handiagoa lortuko da eta bikoiztasuna ekidingo da.